Ongi etorri Kurrunkara!
Kurrunkak katuen etxez etxeko zaintza zerbitzuak eskaintzen ditu, gainera argazki saio profesionalak ere egiten ditu zu etxetik atera gabe.
Zure katuaren ongizateari lehentasuna ematen dion arreta pertsonalizatua eskaintzen espezializatuta gaude, eta argazki-saioetan zure maskotaren esentzia erretratatzen saiatzen gara beraien oroitzapena betirako gordeta geratu dadin, dena familia giroan eta estresik gabe.

Gure zerbitzu nabarmenenak

ETXEZ ETXEKO KATU ZAINTZAILEA
(CATSITTER)
Etxez etxeko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu, katu bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen dena, beraien ongizatea eta lasaitasuna bermatuz.
Gure helburua arreta segurua eskaintzea da, zuk ematen diezun zaintza eta konfiantza islatuko dituena, bisita bakoitza berezia, arretaz eta kalitatezko denboraz betea izango dela ziurtatuz.
Zure lagun iletsuentzat giro erosoa eta fidagarria sortzeko konpromisoa hartzen dugu, zainduta eta seguru senti daitezen.
Oiartzun eta inguruetako familiekin egiten dugu lan (Orereta, Lezo, Donostia, Hondarribi…)

ETXEZ ETXEKO ANIMALIEN ARGAZKILARIA
Etxez etxeko argazkilaritza profesionaleko saioak eskaintzen ditugu, zure maskotaren esentzia bere familia-ingurunean erretratatzeko diseinatuak daude.
Gure helburua esperientzia eroso eta pertsonalizatua eskaintzea da, zure kide iletsuaren izaera eta edertasun naturala nabarmentzeko, saio bakoitza lasaia eta bere erritmoan egingo dela ziurtatuz.
Maskota bakoitzaren berezitasuna nabarmenduko duten eta betirako gordeko dituzun oroitzapen bihurtuko diren irudi gogoangarriak sortzeko konpromisoa hartzen dugu.
Gipuzkoako familiekin egiten dugu lan, beharren baitan inguruetara ere mugi gaitezke,


Gure zerbitzuei buruz gehiago jakiteko, sartu menuan edo jarri gurekin harremanetan.
Partekatutako esperientziak
Kurrunka
Out of 5 starsOverall rating out of 13 Google reviews
Hitz egiten dugu?
Email-a
info@kurrunka.com
Telefonoa
+34 623 209 043
